26 Usoa saltsan Etxalarren

PAKITA ALZUGUREN TELLETXEA

Urrian hasten da Etxalarren usoaren sasoia eta abenduaren hondarrera arte etxe gehienetan izaten da sukaldatzeko joera (lehen orain baino gehiago). Jendeak anitz eskatzen du ostatuetan eta herrian ohitura beti izan da usoa saltsan egitea. Iparraldean gehiago egiten dute errea, erdi gordina eta espezie eta piper gehiagorekin. Baina Etxalarren ezberdin egiten da eta urritik abendura arte izugarri pila jaten da.