27 Taloak

THÉRESÈ IRATZOQUI

Taloak egiten ditu Thérèsek, baita horren zopa ere. Arto-irinarekin egiten ditu, baita ogi-irinarekin ere. Pasta prestatzen du ura eta irina nahasita eta gatza eta altxagarria botatzen dio. Taloak egiten ditu eta zartaginean erretzen ditu. Gero, pasta hori bera esnean botatzen du pusketan, eta esnean mamitzen uzten du. Nahasi eta gatz pixka bat ematen dio. Eta horrela jaten da. Batzuek azukrea botatzen diote, eta bertze batzuek txokolatea.