27 Usazaleen jarduna

PAKITA ALZUGUREN TELLETXEA

Usazaleek sareetan ehizatzen dute. Usoaren zai egoten dira postu ezberdinetan jarririk. Usoa heldu denean, elkarri oihuka, makilekin eta paletekin usoa sareetara sarrarazten dute eta bizirik harrapatzen dute. Gero uso horiek saldu egiten dituzte. Aspaldiko kontua da, duela zazpirehun eta koska urte hasi ziren horrela. Pakitaren koinatua 16 urte ingururekin hasi zen eta, oraindik, horretan dihardu; eta bere ondorengoek ere badute joateko ohitura. Etxalarren dauden gazte ugarik ere eusten diote jardun horri eta Pakita poztu egiten da hortaz.