28 Bildotsa nondik lortzen duten

MERTXE PERUGORRIA MONTIEL

Mendiondo baserrian (Mertxeren senarraren sortetxean eta haien egungo bizitokian) beti izan dira ardiak eta senarrak ere segitu du lan horrekin. Etxeko bildotsa egiten dute Yasolan, haien etxekoa ezin bada ondoko bizilagunari erosia. Ez dute inoiz harategian erosten eta badakite zein bildots mota izaten den inguruan dutena. Izozkailuan sartzen dute urte guztirako duten bildotsa eta bukatzen denean ez dute gehiago eskaintzen. Urtarrila inguruan hasten dira bildotsa izozkailuan sartzen (bildots-sasoia denean) eta sarturikoa bukatzen denean kalkulua egiten dute eta, behar bada, auzoko baserriren batetik hartzen dute. Urte batzuk onak izaten dira eta abuztuko bildots guztiak saltzen dituzte eta bertze batzuetan, hurrengo urterako gelditzen dira soberan geldituriko bildots horiek.