28 Geroz eta uso gutxiago heldu da

PAKITA ALZUGUREN TELLETXEA

Usoa ere geroz eta guttiago etortzen da. Orain diote kostatik pasatzen dela usoa, edo hemen baina altuegi. Batzuek diote arbolengatik dela, bertzeek aldaketa klimatikoagatik… Pakitak ez daki zergatik izanen den. 2025eko denboraldian 40 eta koska dozena harrapatu dituzte. Lehendabizi usoa baino txikiagoa den “txoloma” ugari bildu zituzten. Ostalaritzan ezin da Usategietan harrapatzen denaren zain egon eta kanpotik ekartzen da. Badaude enpresak eta partikularrak ehizakia ekartzen dutenak. Freskoak ekartzen dituzte eta, gaur egun, horretan ez da arazorik. Zaporean ez dago ezberdintasunik, dagoen diferentzia bakarra da kanpotik ekarritakoak tiroz hiltzen dituztela eta perdigoiak izaten dituztela eta horrek, batzuetan, bezeroak ikaratzen ditu.