28 Gurasoak eta Santa Lokadiako baseliza

MARI LUZ REKARTE IBARRA

Aita Legasakoa zuen Mari Luzek eta ama Sunbillakoa. Ezkondu zirenean ez ziren zuzenean Santa Lokadiako baselizara joan bizitzera. Legasan, herrian bertan, bizi izan ziren. Aitak Tuteran lan egin zuen baita Mugairiko San Martin eskolan ere. Sunbillan ere bizi izan ziren, amaren etxean. Sunbillatik Santa Lokadiako baselizara etorri ziren bizitzera. Lehenagotik ere jendea bizitua zen bertan. Ardi borda zahar bat zen eta ez zuen bizitzarik. Goiko pisuan logela bat zuen soilik, lo egiteko. Mari Luzen gurasoak bizitzera joan zirenean ez zuen teilaturik eta haien aitak papera jarri zuen tapatzeko.