29 Medikua lehendabiziko aldiz

MARI LUZ REKARTE IBARRA

Ttikiak zirenean ez zen medikurik joaten haien etxera. Mari Luzek behin soilik ezagutu zuen medikua. Sunbillara joan zen igandea pasatzera eta etxera itzultzean oinez zihoanean sumatzen zuen ezin zuela ongi arnastu. Sumatzen zuen bere burua ez zegoela ongi. Gero kalentura handia zuen eta bere ama ohartu zen zerbait bazuela. Narbartetik medikua etorri zen, bizikletan ibiltzen zena. “Karretilla” zuela erran zion, bertze batzuk ere bazirela horrela. Ito egiten zuen gaixotasun hark eta bizpahiru egun pasa zituen Mari Luzek ohatzean. Aldi hartan ezagutu zuen medikua lehenengo aldiz.