30 Usoa saltsan egiten ikastea eta errezetaren moldaketa

PAKITA ALZUGUREN TELLETXEA

Usoa prestatzen Matxiarenan ikasi zuen Pakitak. Erosi egiten zituzten usoak, Iruneko plazako merkatuan. Lumatu eta guzti Matxiarena jatetxean bertan egiten zuten (orain lumatuta erosi daitezke). Usoa prestatzeko hiru-lau ordu behar dituzu platerean jarri arte. Gaur egun ez dago asti handirik sukaldatzeko, baina usoa egitea ez da bertze edozer egitea. Matxiarenan ikasi zuen moduan egiten du, baina pauso bat berak aldatzea erabaki zuen. Jatetxean barazkiekin eta frutekin egiten zuten, Pakitak egiten duen moduan, baina saltsa kiratsaren gisa gelditzen zela iruditzen zitzaion. Horretarako, bi ordu eta erdiren buruan, usoa beratzean aranak ematen dizkio, hezurrik gabeak. Oporto txorrota bat ere botatzen dio, baso eder bat. Horrek fruta eta barazkiak biltzen ditu eta saltsa ilunago eta gozoago bat gelditzen da, zerbait ezberdina. Bertze batzuk txokolatea jartzen diote, baina Pakitari ez zaio hainbertze gustatzen, berak frutarekin nahiago du. “Usoa saltsan” deitzen dio platerari.