31 Atariko intxaurrondoa eta aitaren senideak

MARI LUZ REKARTE IBARRA

Etxea denen artean goratu zutela dio Mari Luzek. Atarian arbola handi bat izaten zuten, bere semeek bota egin zuten orain dela urte batzuk. Bere anaia zenak Sunbillatik ekarritako Intxaurrondoa zen. Umeak zirenean arbola horren azpian egoten zirela dio Mari Luzek. Guztia lokaztuta egoten zen. Bere aitari ateratzea gustatzen zitzaiola dio. Lau senide Argentinara joanak zituen aitak. Bi senide gelditu ziren Legasan.