33 Soldaduak zelatan etxe inguruan

MARI LUZ REKARTE IBARRA

Gerra ondotik Santa Lokadia baseliza soldaduek zelatatua egoten zen. Mari Luzek oroitzen du nola egoten ziren inguruko pareta ondoetan metrailetekin eskuan. Etxe ondoan ere badago borda bat eta hor soldadu anitz egoten zirela dio Mari Luzek. Kaboa Santa Lokadiako baselizako sukaldera joan ohi zen maiz eta Mari Luzek oroitzen du bere magalean jarrita egoten zela txikia zenean. Doneztebetik astoekin eta zareekin ekartzen zuten behar zuten guztia soldaduek borda horretara. Borda horrek goitiko aldean pisu bat zuen eta bertan jartzen zituzten ohatzeak. Beheitiko solairuan janaria egiten zuten.