38 Behia jeztea eta belardien truke iratzea egitea

MARI LUZ REKARTE IBARRA

Anaiak etxera behia ekarri zuenean hasi ziren etxean behi-esnea izaten. Gainontzean, bizilagunek ematen zieten esnea. Behia jezten hasi zirenean, Mari Luzek egiten zuen eta, denborara, ohartu ziren bertze inori ez ziola jezten uzten behiak. Mari Luz ez zen bertze norbait jezten hasten bazen, behiak goiti egiten zuen mugimendua eta esnea gibelera botatzen zuen. Gero aratxea kendu zioten behiari, urruxa bat. Eta hala, bi behi izan zituzten orduan, lan bikoitza Mari Luzentzat. Behi horiek edukitzeko bizilagunen belardiak behar zituzten eta belardiak erabiltzearen trukean mendi-terreno batean 40 iratze-meta egin behar izaten zituzten. Mari Luzek dio berak gizonak baino gehiago erabili duela sega, baita belarrak egin ere.