46 Basurde-burua

MARI LUZ REKARTE IBARRA

Basurde-burua prestatzen bere kabuz ikasi zuen Mari Luzek. Plater horrek ere barazki anitz behar duela dio. Orain berriki egina du. Piper-beltza eta “klabilloa” behar izaten du. Barazkia nahi adina botatzen zaio. Plater hori prestatzen Arraiozen ikasi zuen, bertako sukaldari batekin. Mari Luz berarekin lanean hasi eta 15 egunen buruan hil zen. Sunbildarra zen.