47 Izeba sukaldaria eta berari ikasitakoak

MARI LUZ REKARTE IBARRA

Mari Luzen izebak gauza anitz erakutsi zizkion sukaldatzeari buruz eta berak ikasitakoa lanean ikasi zuen. Sunbillako fondan, hotel-jatetxean egiten zuen lan. Bertako etxeko andrea sukaldari ona zen eta berarekin ikasi zuen kozinatzen. Gaztetan alargundu zen haien izeba eta, beraz, denbora anitz ematen zuen lanean. Mari Luzek berarekin ikasi zuen zerriaren betegarria prestatzen. Horretan hagitz ona zela dio, “mondongera ona” zela. Gero Mari Luzek semeei erakutsi die nola egin zerriaren betegarria. Mari Luzen ama, nahiz eta bere izebaren ahizpa izan, ez zen hain ona sukaldeko lanetan. Izebak seme bat eta alaba bat zituen; alaba harrera egoitza batean egoten zen eta semea orain berriki hil da.