48 Tripak eta hertzeak nola garbitu

MARI LUZ REKARTE IBARRA

Tripotxak edo xuri-beltxak egiteko, lehendabizi bildotsaren tripak urratu behar dira. Ondotik, ziriarekin poliki-poliki guztiak garbitu behar dira. Hertzea biraka osatzen da eta guztia urratu behar da hautsi gabe. Bildotsa kanpoan berdea jaten hazi bada, hertzeari puska bat kendu behar zaio. Bildotsa barrenean eta esnearekin hazi bada, hertze guztiak kolore bera izanen du: zuria. Kasu horretan ez da ezer kendu behar. Hertze beltza baldin badago, kendu egin behar da eta muturrean korapiloa egin. Kenduriko beltza beleei botatzen die. Hertzea garbitzeko ur-txorrotan sartzen du eta horrela puska guztiak beheiti joaten dira. Horren ondotik sartzen zaio ziria. Ziria eman aitzinetik labana bat zorroztua zuen espreski Mari Luzek lan hori egiteko (orain ziriarekin egiten duena). Guztia garbitutakoan, uretan sartzen du, ozpin pixka batekin. Horrela triparen zaporea kentzen zaio erabat.