49 Tripotxak nola egin

MARI LUZ REKARTE IBARRA

Garbituriko guztia uretan egosten jarri behar da, irakitearen eta ez-irakitearen puntuan. Ondotik xukatu eta ur berriarekin barazkiekin egosten jarri behar da. Mari Luzek batzuetan urdaiaren puska gordeak botatzen dizkio, zapore gehiago emateko. Hertze bat badago, “el recto” edo “el ano” deitzen dutena eta horrek gantza izaten du. Onena izaten da, gainontzean hertzea lehorra izaten delako. Bildotsak oihal moduko bat eramaten du (adibidez, harategian horrekin saltzen da) gantza izaten dena. Egosten ari denean horretatik pixka bat botatzen dio Mari Luzek eta horrela hertze-meharra zukutsuagoa ateratzen da. Tripotxak egiteko trikimailu anitz behar izaten dira eta Mari Luz erne ibiltzen da harategian saltzen dutena nolakoa izaten den. Doneztebeko harategira Elizondotik ekartzen dute. Plastikozko poltsetan ekartzen dute eta ebakitzean Mari Luzek lehorrak daudela nabaritzen du. Probatzeko tentazioa izan du maiz, baina ez da ausartzen berak eginak ez direnak dastatzen. Mari Luzek behatzarekin neurtzen du zenbat egosi eta gehiegi egitea ere ez zaio gustatzen. Biharamunean atera, xukatu eta xerratu egiten du.