39 Etxeko azienda eta lanak

MARI LUZ REKARTE IBARRA

Astoak, oiloak eta zerriak izaten zituzten etxean. Zerri bat hiltzen zuten urtero. Neguan, eguberrietarako mendian lanean zeuden anaiak etxera itzultzen ziren eta, beraz, Mari Luzek dio zortzi anaia eta aitari, bederatzi gizonei jarri behar izaten zitzaiela gosaria. Bederatzi gizonen arropak garbitu behar izaten ziren. Mari Luzek dio haien amari lana kanpoan egitea gustatzen zitzaiola eta ez etxean.